Twitch-i buruzko erreportajea, aurtengo sari nagusia

Duela gutxira arte jende askorentzat ezezaguna zen Twitch. Bapatean fama asko irabazi du, eta guztion ahotan dago. Zergatik? Twitchen arrakastaren faktoreak konfinamendu garaia eta youtuber askok plataforma honetara mugitzen hastea izan dira. Egileek plataforma berriari buruzko erreportaje landua egin dute, helburu hezitzaile batekin. Plataformari buruzko xehetasunez gain, bi streamer elkarrizketatu dituzte.

Egileak La Salle Berrozpe ikastetxeko ikasleak dira.