Twitch-i buruzko erreportajea, aurtengo sari nagusia

Duela gutxira arte jende askorentzat ezezaguna zen Twitch. Bapatean fama asko irabazi du, eta guztion ahotan dago. Zergatik? Twitchen arrakastaren faktoreak konfinamendu garaia eta youtuber askok plataforma honetara mugitzen hastea izan dira. Egileek plataforma berriari buruzko erreportaje landua egin dute, helburu hezitzaile batekin. Plataformari buruzko xehetasunez gain, bi streamer elkarrizketatu dituzte. Egileak La Salle Berrozpe … More Twitch-i buruzko erreportajea, aurtengo sari nagusia

Pornografia nerabeen sexu-hezitzaile bakarra, Leizaran institutuko lan onena

Gutxi eta gaizki. Hala irakasten zaie haur eta nerabeei sexualitatea, bai ikastetxeetan, baita handik kanpo ere. Ezjakintasun horrek dakartzan ondorioak uste baino larriagoak izan daitezke kasu askotan. Nola bizi dute gazteek egoera hori? Egileek gabezia bat antzeman dute, eta horretarako ikaskideen eta adituen iritziari tartea eman diote.

Robotika industriala: onura ala mehatxu?, Aita Larramendi ikastolako lan onena

Era moderno honetan, teknologiak geroz eta garrantzia handiagoa du. Enpresa batzuk, dagoeneko robotak erabiltzen hasi dira, baina, etorkizunean hauek erabiltzeak nolako eragina izan dezake gure lanpostuetan? Galdera horri erantzuten saiatzen dira erreportajean. Robot berezien aurkezpena egiteaz gain, fenomeno garrantzitsu honi buruzko gakoak aurki daitezke elkarrizketa nagusian.